Epi Kristaldegian adituak gara eraikinetarako eta eraikuntzetarako beirak neurrira mozten
?

NEURRIRA MOZTUTAKO BEIRAK


Epi Kristaldegiak hiru hamarkada baino gehiago daramatza beirak neurrira mozten, gure bezeroei berme osoa eskainiz. Neurri handiko beirak mozten adituak izateaz gainera, espezialistak gara edozein eratako beira lantzeko prozesuetan.

Beira ertzatzeko, leuntzeko edo alakatzeko lanetan dugun esperientzia zabalari esker edozein eratako beira lantzeko zerbitzu integrala eskaintzen dugu. Zure proiektua aurretik aztertuko dugu, gure lana proiektuaren benetako premietara doitu ahal izateko, izan etxebizitza edo eraikin bateko beirak jartzea, izan merkataritza-instalazioetako beira-lanak egitea edo barnealdeko beirak jartzea.

DEKORAZIOA ETA BARNE-DISEINUA
Beirak ertzatzeko, leuntzeko edo alakatzeko lanak Azpeitian

Aldez aurretik gure aholkua emanda, Epi Kristaldegian beti saiatzen gara gure ebaketa-zerbitzuak zure proiektuaren premietara moldatzen