Epi Kristaldegian adituak gara eraikinetarako eta eraikuntzetarako beirak neurrira mozten
?

ERAIKINETARAKO BEIREN MUNTAKETA


Adituak gara eraikinetarako beiren muntaketa-lanetan. Proiektu bakoitzaren premiak aldez aurretik aztertzen ditugu, eta beiren muntaketa pertsonalizatua eskaintzen diegu eraikuntza-enpresei eta gure zerbitzuaren premia duen sektoreko edozein gremiori.

Beirak muntatzen ditugu enpresetan, eta bulegoetarako manparak neurrira instalatzen ditugu. Aurkezten zaigun proiektu bakoitzean aholku-zerbitzua ematen dugu, funtsezkoa baita lanerako gure filosofia ulertzeko.

Enpresen eta etxebizitzen eraikuntza-proiektuetan lan egiteaz gainera, Epi Kristaldegiak kirol-instalazioetako beira-lanak ere egiten ditu, bai eta lan espezifikoagoak ere, besteak beste, haur-parkeetako beirazko markesinak.

Jar zaitez harremanetan gure bulegoarekin, eta zure proiektuarentzat konponbiderik onena zein den aholkatuko dizugu.

EPI Kristaldegian kirol-instalazioetarako beirak mozten eta muntatzen ditugu